Hainbat auzotan aterako dira Santa Ageda bezperako koplak abestera
Kaldereroak eta inude eta artzainak ez ezik, Santa Ageda bezpera ere asteburu honetan izango da; igandean (hilak 4), zehazki. Horrela, tradizioari eutsiz, baserritarrez jantzi eta santa eskean ibiliko dira Donostiako hainbat auzotan, Santa Ageda bezperako koplak abestuz eta makilarekin lurra joz. Jarraian, auzoz auzoko deialdiak kontsultatu ditzakezue:
- Egia: Arrano elkartetik abiatuko dira, 18:00etan.
- Intxaurrondo: Intxaurrondo ikastolako guraso talde bat Haizalde elkartetik abiatuko da 12:00etan, eta 14:00ak arte ariko da kantuan auzotik.
- Altza: Bizarrain euskara elkarteak eta Altzako bertso eskolak antolatuta, 12:00etan abiatuko dira, San Martzial plazatik.
- Loiolako Erribera: Erribertxo Kultur Elkarteak antolatuta 18:30ean aterako dira, Santiago plazatik.
- Añorga: Erratz Añorgako bertso eskolaren eskutik, 09:00etan abiatuko dira, Amassorrain ikastetxetik.
- Aiete: Aiete Kultur eta Kirol Elkarteak antolatuta, 18:00etan hasiko dira Santa Ageda bezperako koplak abesten, Jolastokitik abiatuta.
- Herrera: 12:30ean aterako dira koplak abestera, San Luis Gonzaga plazatik abiatuta.
- Igeldo: Igeldoko jubilatuek antolatuta, 12:30ean abiatuko dira, Ekaitz tabernatik.
- Parte Zaharra: Kresala elkarteak antolatuta, 19:00etan abiatuko dira, elkartetik bertatik.
- Gros: Donosti Ereski abesbatzak antolatuta, Santa Ageda bezperako koplak abestuko dituzte Grosen, 19:00etan Karkizano kaleko 2. zenbakitik abiatuta.
- Antigua: Antiguotarrak elkarteren eskutik, santa eskean ariko dira, 12:00etan elkartetik abiatuta.
- Amara Berri: Ikasbide elkarteak antolatuta, 19:00etan abiatuko dira, elkartetik bertatik.
- Amara: Donosti Berri elkarteak antolatuta, 19:00etan abiatuko dira, elkartetik bertatik.