Bokado jatetxea itxi dute, eta Aquariumek erabiliko du espazio hori
Aquariumaren ondoko Bokado jatetxeak ateak itxi ditu, ia bi hamarkadaz bertan egon ostean. Aurrerantzean, Aquariumak antolatzen dituen jardueretan auditorioaren osagarri izateko erabiliko dute lehengo jatetxea.
Urtarrilaren hasieran itxi zuten Bokado. Jesus Santamaria Bokadoren presidenteak azaldu duenez, negozioa ez zihoan ondo, eta nahiago izan dute Bokado itxi eta talde horren parte den eta Zenit Convento San Martin hotelean dagoen Sukaldean jatetxean arreta jarri. Bokadoko sukaldaritzak, Mikel Santamaria sukaldariaren zuzendaritzapean, euskal gastronomia modernoa eskaintzen zuen, eta Repsol Gidak gomendatua zen.
Aquariumak jatetxeko bi solairuak auditorioan egiten diren jarduerak indartzeko erabiliko ditu hemendik aurrera.