Carlos Fernandezi ebakuntza egin beharko diote belaunean
Carlos Fernandez aurrelari txuri-urdinak ebakuntza gelatik pasatu beharko du berriz ere, Realak jakinarazi duenez. Eskuineko belauneko meniskoan lesioa dauka, eta igandean (hilak 4) egingo diote ebakuntza.
Sevillarra urtarrilaren 7tik dago bajan, kopan Malagaren kontrako final-hamaseirenetan min hartu ostean; bost neurketa galdu ditu harrezkero. 2021eko uztailean lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta beste ebakuntza bat egin zioten orduan Fernandezi; ia urtebete eman zuen jokatu gabe. Beraz, litekeena da oraingoan ere denboraldian gehiago ez jokatzea.