Gipuzkoako emakume erreferenteei buruzko erakusketa zabalduko dute Aieten
Gipuzkoako emakume erreferenteen inguruko erakusketa ikusgai egongo da Aiete Kultur Etxean otsailaren 2tik apirilaren 7ra. Gipuzkoako emakumeak izeneko erakusketa hau Beta editorialaren Euskal Herriko 40 emakume irakurketa errazeko liburuan oinarrituta dago, Cira Cresporen testuekin eta Elena Ciordiaren ilustrazioekin osatua.
Irakurketa errazeko liburuak irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendua dago. Horregatik, bilduma honetan eguneroko hizkera erraza, zuzena, erabiltzen da. Liburu hauetan tamaina handiko tipografia erabili da, lerroarteko tarteak zabaldu dira eta hitz konplexuen definizioak jasotzen dira irakurketa arintzeko helburuarekin.
Aieteko erakusketaren aukeraketan, Gipuzkoako emakume erreferenteak eta gizarte talde inspiratzaileak aurki daitezke, askotan merezitako errekonozimendurik izan ez dutenak. Hainbat arlotakoak dira, hala nola, idazketa, pintura, pedagogia, kirola, kazetaritza, sukaldaritza edo bertsolaritza, besteak beste.
Ediciones Beta erakundearekin egindako lankidetzari esker, Aieterako ekoizpen propioaren laginhau egin ahal izan da. Irudi artistiko batzuk erraketistak edo saregileak bezalako lanbideei buruzkoak dira. Beste ilustrazio batzuetan izen propioak azaltzen dira, adibidez, Bizenta Mogel, Elbira Zipitria, Lourdes Iriondo edo Menchu Gal.
Ilustrazioetarako akuarela, koloretako arkatzak edo collagea bezalako teknikak erabili dira.