Minutuko isilune batekin oroitu dute Gregorio Ordoñez Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak minutu bateko isilunea egin du gaur, ETAk 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen Gregorio Ordoñez PPko legebiltzarkidearen omenez. Omenaldia Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuraren hasieran egin da, eta Gabonetako etenaldiaren ondoren ohiko jarduerari ekin baitiote berriro.
Ganberaren kanpoaldean, Gregorio Ordoñezen argazki bat jarri dute, eta su-ontzi bat piztu dute terrorismoaren biktimen omenezko eskulturaren aurrean. 2014ko otsailaren 18an, Legebiltzarreko Mahaiak eraildako lau euskal legebiltzarkideak (Ordoñez, Enrique Casas eta Fernando Buesa, ETAren biktimak, eta Santiago Brouard, GALek eraildakoa) omentzeko ekitaldiak urtero egitea erabaki zuen.