Inude eta artzain gaztetxoenak, Loiolako Erriberan
Ikasbide ikastolako Inude eta Artzaien Kopartsak Loiolako Erriberako eta Amara Berriko kaleak girotu ditu gaur goizean. Haur eta lehen hezkuntzako dozenaka haurrek hartu dute parte goizeko desfilean, eta frogatu dute, gurasoen begiradapean, azken hilabeteotan ondo baino hobeto barneratu dituztela desfileko dantzak . Makilak eta panpinak esku artean, irribarretsu egin dute bidea Prebostes plazaraino.
Tartean, guraso asko gehitu dira urteroko desfilera, eta ohiko pertsonaiez gain, garaiko jantzi dotoreenak atera dituzte armairutik segizioan parte hartzeko.
Jarraian, desfilearen lehen orduan egindako argazkiak: