Umorea lagun, inude eta artzainen desfilea egin dute Grosen
Urtero legez, Artaiñu konpartsako artzain eta inudeak aritu dira Groseko kaleak girotzen. Goizeko 11:15ean abiatu dira Txofretik eta auzoko kale gehienak zeharkatu dituzte konpartsako 156 parte hartzaileek, hiru ordu pasatxoko ibilbidean. 12:30ean, emanaldia eskaini dute Katalunia plazan, auzotarren begiradapean. Dantzan eta kantuan aritzeaz gain, umorea izan dute lagun, eta barreak eta algarak eragin dituzte ikusleen artean, batik bat, kalejiraren atzealdean zihoazen kideek.