Santa eskean ibili dira hiriko hainbat auzotan

Ohiturari eutsiz, Donostiako hainbat auzotan Santa Ageda bezperako koplak abestera atera ziren igandean. Koplak kantatuz eta makilekin lurra joz, santa eskean eta lurra esnarazten aritu ziren, giro ederrean. IRUTXULOKO HITZAk Groseko, Amarako, Amara Berriko, Egiako, Herrerako, Altzako, Igeldoko eta Añorgako argazkiak jaso ditu, eta beheko irudi bilduman ikus ditzakezue.
Bestalde, Donostiako EAJko militante eta politikariak Antiguatik ibili ziren Santa Ageda bezperako koplak abesten, Eneko Goia alkatea barne, beheko txioetan ikus daitekeen moduan.
Atzo Gros, Egia eta Intxaurrondon eta gaur Antiguan ohiturari jarraitu diogu eta Santa Agedako koplak abestu ditugu #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/uuKcGxAR5f
— EAJ PNV DONOSTIA (@DonostiaPNV) February 4, 2024
Gaur ere Santa Ageda bezpera da. Goiza amaitzeko Santa Agedako Koplak abestu ditugu Antiguatik #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/Vpl55pLrgc
— Eneko Goia Laso (@EnekoGoia) February 4, 2024






























