Aiora Jakak eta Koro Navarrok «'best seller' izatea merezi duten» bi eleberri euskaratu dituzte
Ahmadou Kouroumaren Independentzien eguzkiak eta Karel Capeken Arrabioen gerra euskarara itzuli dituzte Koro Navarro eta Aiora Jaka donostiarrek, hurrenez hurren. Erein eta Igela argitaletxeek aste honetan aurkeztu dituzte Literatura Unibertsal saileko 187 eta 188 , “best seller izatea” merezi duten eta “zoragarriak ” diren bi eleberri, Navarroren aburuz.
“Guztiz desberdinak dira” bi liburuak, baina Navarroren iritziz gauza bat partekatzen dute biek: “Guretzako erabat ezezagunak direla”. Independentzien eguzkiak “Afrika beltzetik dator“, mendebaldearentzat erabat “exotikoak” diren kontuekin: “Guztiz desberdina da, batez ere, gizarte egiturei dagokionez. Ohar asko ditu liburuak, eta behar ditu, hemen ezezagunak diren gauza asko erakusten dituelako “. Arrabioen gerra, berriz, gutxi asko “mundu berdina” islatzen du Navarroren iritziz, baina urteetan Europako mendebalde eta ekialdearen artean egondako “gortina” horrek, gurean erabat ezezaguna izatea eragin du: “Arrabioen liburua eskoletako liburu beharrezko bat izan da”.
Liburuan “egungo gizarte zuzenki politiko faltsuaren aztarnak agertzen dira”, itzultzailearen arabera, eta irakurleak antzekotasunak topatu ditzake pandemian eta Ukrainako gerran agintariek izandako jarrerekin. Bi eleberriek ibilbide erabat desberdina izan arren, biek islatzen dituzte “agintearen aurka jarduteko moduak”, Inazio Mujika bi argitaletxeetako ordezkariaren arabera.