Ander Cepasek bigarren urrea eskuratu du Brasilgo Irekian
Mahai tenis egokituko kirolari donostiarra dominak pilatzen ari da azken asteotan. Sariez harago, puntuak gehitzen ari da Parisko jokoetara begira.
Ander Cepasek beste urre bat eskuratu du Brasilgo Irekian, oraingoan binakakoan, MD18 kategorian, Jorge Cardonarekin batera. Sao Paulon lortutako emaitzei esker munduko zerrendako bigarren postuan kokatu da donostiarra.
Donostiarrak geldiezin jarraitzen du denboraldi hasiera honetan. Joan den astean Egiptoko Openean banakakoan zilar bat eta taldekakoan brontze bat eskuratu ondoren, urrezko domina lortu du Sao Paulon jokatzen ari den Brasilgo Openeko banakako proban Jorge Cardona menderatu ostean. Oraingoan, baina, bere aurkari zuzenarekin lortu du domina.