Finalerdiak dituzte jokoan
Partida garrantzitsua dauka ostegun arratsaldean Realak, Levanteren etxean jokatuko baitu 19:00etan, kopako final-laurdenetako kanporaketan. Partida bakarreko kanporaketa da, eta, beraz, gaur irabazten duenak finalerdietarako txartela lortuko du.
Bolada on batean murgilduta dago Natalia Arroyoren taldea, ez baitu neurketarik galdu azarotik. Horrela, bolada ez haustea da txuri-urdinen helburu nagusia, Arroyok azaldu duenez: “Ezin gara berdinketa batekin konformatu, badakigu partida bakar batera dela, eta minutuak pasatu ahala agian ligan hartuko ez genituzkeen arriskuak hartu beharko ditugu”.