Inude eta artzainek Antigua hartu dute goizean
Antiguako inude eta artzainak inauterietako Larunbat Ertainarekin atera dira kalera, eta eguraldi kaskarrari aurre eginez, auzoko kaleak girotzen aritu dira goiz osoan zehar. Elizako plazatik abiatu dira 11:30ean, eta auzoko kaleetan barrena dantzan eta jai giroan ibili dira, 13:00ak arte.
Joan den asteburuan atera ziren kalera Kresalako (Parte Zaharra), Artaiñuko (Gros) eta Ikasbideko (Loiolako Erribera eta Amara Berri) inude eta artzainak, baina Antiguan astebete beranduago atera ohi dira, eta hala egin dute aurten ere. Beste behin ere, ondo pasatzen adituak direla erakutsi dute Antiguakoek.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak Antiguako inude eta artzainetan egindako argazkiak ikus ditzakezue: