Donostiara iritsi da baserritarren protesta
Azken asteotan ugaritu egin dira baserritarren protestak, baina Gipuzkoan, orain arte, ez dira kalera atera traktoreekin. Gaurkoan, ordea, Whatsapp bidez egindako deialdi batekin, kalera ateratzea erabaki dute lurraldeko baserritarrek, euren kabuz, ENBA eta EHNE sindikatuen babesik gabe. Andoaindik abiatu dira 07:00etan, eta 12:00ak aldera sartu dira Donostian, Antiguatik. Erdigunea zeharkatzeko asmoa dute, eta ondoren Gipuzkoa plazan elkarretaratzekoak dira, aldundiaren egoitzaren aurrean. Ehun traktore, furgoneta eta auto inguru ari dira parte hartzen martxan.
Landa eremuko herritarren “bizimodu duin” baten alde ari dira estatu osoan eta Europako zenbait tokitan protestak egiten. Horrela, besteak beste, Europako merkatu libreko akordio guztiak bertan behera uzteko, salmenta prezioek gutxienez kostua estaltzeko eta nekazaritza politiken aplikaziorako mekanismoak arintzeko eskatzen ari dira. Hala ere, batzuek 2030erako Agendaren aurkako aldarriak ere badaramatzate.
N-1 errepidetik abiatu dira goizean, eta guztiz moztu ez badute ere, auto pilaketak sortu dira, traktoreak eskuineko erreitik joan baitira. Urbil merkataritza gunean geldialdia egin dute traktoreek, eta Zarautzetik iritsitako beste hainbat traktorek martxarekin bat egin dute han. Ondoren, 11:00ak aldera, Donostiarantz abiatu dira berriz. Andoaingo Aiurri aldizkariak eta Usurbilgo Noaua hedabideak goizeko martxaren jarraipen zabala egin dute sareetan:
Hamarnaka traktore igarotzen ari dira: pic.twitter.com/UriBOoxdAU
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) February 12, 2024
#Usurbil dik badoaz. Traktoreetan daramaten Gipuzkoako baserritarren protesta Donostiara bidean: pic.twitter.com/b4kYBCv5gs
— noaua (@noaua) February 12, 2024
Sindikatuen babesik ez
EHNE eta ENBA sindikatuek adierazi dute deialdia “errespetatu” egiten dutela, baina ez dute babestu, “mezu askorekin” bat badatoz ere, “proposamen zehatzagoak” planteatu nahi dituztelako. Horrela, martxoaren 1ean abiatuko dute euren mobilizazio egutegi pro ez dute deialdia babestu, «errespetatzen» dutela adierazi duten arren, eta iragarri dute martxoaren 1etik aurrera ekingo diotela mobilizazio egutegi propioari.