Donostia Arraun Lagunak-ek irabazi du Oriako Traineru Jaitsiera
Emakumezkoetan Donostia Arraun Lagunek-ek irabazi zuen. Gizonezkoetan, aldiz, Donostiarra bigarren izan zen, Bermeoren atzetik.
Hasi da arraun denboraldia, baita ondo hasi ere Donostia Arraun Lagunak-entzat. Oriako Traineru Jaitsiera izan da denboraldiko lehenengo zita, larunbatean jokatutakoa, eta bikain aritu ziren donostiarrak. Izan ere, garaipena eskuratu zuten, 16:01.75 minutuko denbora eginda. Donostiarra laugarren sailkatu zen (16:27.32), eta Orio (16:04.08) eta Tolosa (16.25.96) izan ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren. Iaz liga eta Kontxako Bandera irabazi ostean, aurten ere denaren bila doazela erakusten hasi dute denboraldia Lugañenekoek.
Bestalde, mutiletan, maila onean aritu zen Donostiarra, baina ezin izan zuen irabazi, Bermeo azkarragoa izan baitzen. Hain zuzen ere, 20:24.77 minutuko denbora egin zuten bizkaitarrek, eta bigarrenak izan ziren donostiarrak, 20:32.17 minutuko denbora eginda.