3,7 milioi euro bideratuko ditu udalak urtean zoladuren konponketetara
Moyua eta Campezo enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (ABEE) egingo ditu hurrengo hiru urteetan Donostiako kale eta bideetako zoladuren konponketak, berritze lanak eta mantentze zerbitzuak. Tokiko Gobernu Batzordeak ABEE horri adjudikatu dio lan horiek gauzatzeko kontratua, hiru urteko egikaritze epearekin eta urteko 3.741.529 euroko aurrekontuarekin.
Aipaturiko lanez gain, udalak erabakitzen dituen espaloi zati berrietan egin beharreko lanak edo zerbitzuak gauzatzea ere sartzen da kontratuan, baita lan horiek gauzatzeko edo lizitatzeko beharrezkoak diren balioztatutako memoria eta proiektuak idaztea ere. Era berean, kontratuaren xedearen barruan sartzen da hiri osoan dauden eta erabiltzen diren zoladuren inbentarioa egitea.