Lehen arreta indartzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute, DOPA plataformak deituta
Parte Zaharreko osasun etxearen inaugurazioa aprobetxatuz, DOPA plataformak elkarretaratzea antolatu du osasun etxe berriaren aurrean, lehen arreta indartzea eskatzeko. DOPA plataformak antolatutako deialdiari erantzunez, hainbat lagun elkartu dira Donostialdea osasun publikoaren alde! Lehen arreta indartu leloa zeraman pankarta baten atzean.
Elkarretaratzea egin dutenek eskatu dute Etengabeko Arreta Gune guztietan medikuaren asistentzia iraunkorra izatea, eta osasun langileen lan baldintzak “egokiak” izatea. “Osakidetzaren egoera onartezina da, eta bere zerbitzuak gero eta okerragoak dira”, adierazi dute.