PSGko hamabi ultra atxilotu dituzte realzaleei eraso egiteko asmoa zutela egotzita
PSGko hamabi ultra atxilotu ditu Frantziako Poliziak Parisen, PSGren eta Realaren arteko partidaren aurretik, hainbat realzaleri eraso egin nahi zietelakoan.
AFP agentziak Poliziaren iturriak aipatuta adierazi duenez, hainbat realzale Parisko Les Halles auzoko taberna batean zeuden, eta burua lepoko beltzez estalia zuten hainbat gizabanako identifikatu ditu Poliziak, eskuin muturrarekin lotzen dituztenak. Parisko Polizia Prefeturako informazio zerbitzuen arabera, identifikatua zuten bi klubetako jarraitzaileen artean istiluak gertatzeko arriskua.