Nisa Goiburu artistak solasaldi performatiboa egingo du ostiralean
Arteuparte galerian egingo dute ekitaldia, ostiralean, 19:30ean.
Solasaldi performatiboa, zehazki, ekitaldi “berezi eta berritzailea” izango dela argitaratu du Nisa Goburu artistak. Ordiziarrak bere ibilbide artistikoa errepasatuko du Aitor Azurki kazetariarekin batera Artepaurte galerian, eta “ezustekoren bat edo beste” ere egongo dela iragarri dute antolatzaileek. Ekitaldia irekia eta doakoa izango da eta Nisa Goibururen figura berreskuratzea du xede, hainbat hamarkadatan “baztertua” egon dela iritzi baitute antolatzaileek: “Goiburu XX. mendean euskal artearekin zer gertatu zen erakusten duen adierazle garbia da, gizon artistek zeharka eta nahi gabe beren gremioko emakumeak estali eta ahaztu baitzituzten”.
Ostiralean eskainiko denaz galdetuta, hauxe erantzun du artistak: “Nire bizitza artistikoa kontatuko dugunez, performancea horri buruz pentsatuta dago: oso sinplea eta laburra izango da, baina jendearengana iritsiko dela uste dut”. Hala, euskal margolari eta eskultore beteranoak bere ibilbide artistioaren xehetasun guztiak eskaintzea du helburu.
Azken erreferente
Nisa Goiburu (Ordizia, 1946) diziplina anitzeko artista da, eta mendi erdi baino gehiagoko ibilbide sendoa izan du. Euskal artearen garai historiko baten azken erreferente, GAUR talde historikoaren inguruan egin zuen lehen erakusketa, 1966an. Orduan, 20 urte besterik ez zituen artistak, baina 50 urteren ostean, lanean jarraitzen du oraindik , Tolosan duen tailerrean.