Udal langileek arbolazaintza ikastaroak jasoko dituzte
Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien Sailak hamazazpi formakuntza saio antolatu ditu udaleko hainbat departamentuetako teknikariek zuhaitzen gutxieneko ezagutza izan dezaten. Hala jaso du El Diario Vasco egunkariak, adituekin hitz egin ostean. Lerro horietan azaldutakoaren arabera, askotariko esparrutan lan egiten duten udal langileek hiriko zonalde berdeen mantentze lanai buruzko informazioa izatea dute xede; ondoren, hirigintzan edo mugikortasun sailean hartzen diren erabakietan eragin dezan, besteak beste.
Parke eta Lorategien Saileko zuzendaritzak eta Doctor Árbol enpresako adituek gidatuko dituzte prestakuntza saio horiek, eta zuhaitzen ezagutzaz gain, hiria klima aldaketara egokitzeko neurrien inguruan arituko dira. Dagoeneko, lehen saioa egin dute, Putzuetako haztegietan, eta 20 lagunek hartu zuten parte.