Zaintza sistema publikoaren alde mobilizatu da LAB sindikatua
Dozenaka lagun bildu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, zaintzaren pribatizazioa salatu eta langileen baldintza duinak eskatzeko. Azaldu dutenez, urteak dira izaera publikoko zaintza lanekin “jukutriak” egiten hasi zirela, eta ordutik “negozio” bilakatu dira zahar egoitzak, etxez etxeko laguntza, eta aniztasun funtzionalari loturiko zerbitzuak, besteak beste.
Irabaziak lehenetsi dira, zerbitzu duinaren aurrean, sindikatuaren irudiko, eta langileen “merkantilizazio eta prekarizazio prozesuetan” mugildu dira langileak. Hala Gipuzkoako Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren menpe dauden “azpisektore ia guztek”, ez dute KPIaren bermerik egun soldatak eguneratzeko, eta “gehiegizko lan kargak” kudeatu behar dituzte ratio altuen ondorioz.
Horren aurrean, eredu aldaketa baten beharra aldarrikatu du LABek, lan baldintzak duindu eta zaintza lanei zor zaien “aitortza sozial, politiko eta ekonomikoa” emateko.