Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain ohia zendu da

Juan Maria Uriarte Goirizelaia Donostiako gotzain ohia (Fruniz, Bizkaia, 1933) larunbatean hil egin da, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean (Bilbo), iktus latz baten konplikazioaren ondorioz.
Bi arlotan egindako ahaleginengatik nabarmendu zen, Donostiako elizbarrutiaren esanetan: “apaizen arretagatik eta Euskal Herrian bakegintzan egindako ahaleginengatik”. Izan ere, Uriarte, Loiolako prozesuan elkarrizketa politikoaren “bideratzaile” izan zen, eta Zurichen izan zen Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan.
Donostiako Elizbarrutian hasi zituen gotzain eginkizunak 2000. urtean, eta hamar urtez izan zen gotzain. Lehenago, Bilboko gotzain laguntzailea (1976-1991) eta Zamorako gotzaina (1991-2000) izan zan.
Hainbat liburu ere idatzi zituen, besteak beste, Ministerio presbiteral y espiritualidad (Idatz, 2000), Ser sacerdote en la cultura actual (Sal Terrae, 2000), Una espiritualidad sacerdote dotal para nuestro tiempo (Sal Terrae, 2011). Seguidores y Servidores de la Palabra de Dios (Idatz), La reconciliación (Sal Terrae, 2013), El celibato (Sal Terrae, 2014) eta Sexo y género a debate (Mensajero, 2023).
Azken agurra gaur izango da Begoñako Basilikan (Bilbo) ospatuko da, gotzain ordenatu zan lekuan, 17:00etan. Bihar, otsailak 20, asteartea, elizkizun solemnea egingo da Donostiako Artzain Onaren Katedralean 19:00etan, Fernando Prado Ayuso buru dela.