35. Gazteen Antzerki Topaketarako izen ematea zabalik
Gazteen Antzerki Topaketan izena emateko epea zabaldu dute, martxoaren 11 bitarte. Donostia Gazteriak antolatu du egitasmoa, eta Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturaren laguntza izango du aurtengo edizioan.
Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, “interprete edo sortzaile izan, agertoki gainean edo atzean egon, hala ikusle izan”. Era berean, “kultura ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko” ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura jarduerak bultzatu horrela. Aurten, 35. edizioa egingo du Topaketak, eta erakutsi nahi da antzerkiak eta gazteek bizirik jarraitzen dutela, eta gazte jendeak harrera ona egiten diola antzerkiari gure hirian.
Taldeen parte hartzea sustatu eta elkar ezagutzeko, amaiera ekitaldi bat ere antolatu da; eta, hala, sari ematea eta festa izango dira ekainaren 15ean.
Deialdia hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu die Gazteriakek. Hona hemen oinarriak eta izena emateko inprimakia.