Berdintasunerako lankidetza erakunde zigilua eman dio Emakundek Urrats euskaltegiari
Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde berriak aitortu ditu, eta berdintasunerako lankidetza erakunde zigilua eman dio Urrats euskaltegiari.
Zigilu hori lortzeko, enpresek diagnostiko bat, berdintasunerako plan bat eta sexu jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokolo bat aurkeztu behar dituzte, eta, horrez gain, berdintasunean egindako ibilbidea egiaztatu behar dute.
Saria ematearekin batera, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak enpresetan berdintasuna txertatzearen garrantzia azpimarratu du: “Justiziazko aldarrikapen bat izateaz gain, gizarte osoarentzat onuragarria delako, hazkunde ekonomikoari, produktibitatearen hazkundeari eta bizitza familiarraren, pertsonalaren eta lanekoaren kontziliazio arduratsuari laguntzen baitio”.