Kalean da 'Basamortua', Marte Lasarteren lehenengo abestia

Marte Lasarte proiektua sortu dute Skakeitan taldeko kide ohi Pello Armendariz eta Borja Anton donostiarrek, eta euren lehenengo kanta argitaratu dute: Basamortua. Naiz Irratian azaldu dutenez, Skakeitanen ibilbidea amaitu zutenerako, martxan zuten Marte Lasarte, eta “zerbait eklektikoa” sortu dute.
Armendarizek berak idatzi eta abestu ditu Basamortua-ko hitzak, eta bien artean egin dute musika. Bestalde, Anton, Armendariz eta Jon Badi aritu dira ekoizpen lanetan, Haritz Harreguy grabaketan eta nahasketan eta Victor Garcia masterizazioan. Horrez gain, Armendarizek, Antonek, Badik, Alex Alonsok eta Olatz Salvadorrek hartu dute parte grabaketan.