Hotza eta euria izango dira nagusi ostegunetik aurrera
Eguraldi epela atzean utzi, eta euria eta aire masa hotza ekarriko ditu fronte batek ostegun arratsaldean. Ondorioz, tenperaturek behera egingo dute, eta zaparrada mardulak botako ditu, Euskalmeten arabera. Horrez gain, egunaren bukaeran 1.000 metroren bueltan kokatuko da elur kota.
Ostiralean zaparrada mardulak botako ditu berriro ere, eta tenperaturak ostegunean baino hotzagoak izango dira. Tenperatura maximoak hamar gradutik behera kokatuko dira eta elur kota 1.000 metrotik behera egon liteke. Mendebaldeko haizea bizi ibiliko kostaldean, eta horrek giroa zakarragoa izatea eragingo du.