IRUTXULOKO HITZAko bi kazetari izango dira Lilatoiko esatariak
IRUTXULOKO HITZAk urtero hartzen du parte Lilatoian, gure balioekin bat egiten duen lasterketa delako. Emakumeak lehen lerroan jartzea eta Donostian feminismoa aldarrikatzea da lasterketaren helburua, eta baita gure komunikabidearen helburu nagusietako bat ere.
Aurten, ordea, pauso berri bat eman, eta modu berezi batean inplikatu gara 34. Lilatoian. Izan ere, gure lantaldeko Andrea Bosch eta Sara Ibarguren kazetariak arituko dira esatari lanetan, martxoaren 3an, Lilatoiaren egunean.
Mikronofoak hartu, eta prest gaude lasterketa girotu eta emakume korrikalariak animatzeko. Sekulako giroa egongo dela ziurtatu digu Alicia Bikandi Donostiako Atletikoko kideak eta Lilatoiaren antolatzaileak.
Eta zuek zer? Prest zaudete gurekin batera zain dugun Lilatoiari ongietorria emateko? Bertan ikusiko dugu elkar!