Zurriolako surf eskolek udako eskaintza urte amaierara luzatzeko eskatu dute
Zurriolako surf eskolek urtearen amaierara lan egiteko eskaera egin diote Estatuko Kostaldeen Zerbitzuari. Eskolek surf eskaintza luzatu nahi dute urtearen amaierara arte, euren jarduna udarako denboraldira mugatua egon ez dadin. Zarauzko Axier Muniain surflaria epaitegietara jo ondotik dator Zurriolako surf eskolen eskaera, Noticias de Gipuzkoa egunkariak azaldu duenez.
Zurriolan bezala, Axier Munianek ere bere jarduna mugatu behar zuen udararen ostean, Estatuko Kostaldeen Zerbitzuak, Zarauzko Udalaren txosten bati jarraituz, eskolen luzapena baztertzen zuelako. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, ordea, arrazoi partziala eman zion surflariari, surf eskolak hondartza sasoiko jarduera bat ez direla ebatzita. Hori horrela, surf eskolak urte oso batez funtziona dezan baimendu zion Muniani.
Gauzak horrela, bide beretik jarraitu nahi dute Zurriolako zortzi eskolek ere. Hala jakinarazi zioten atzo Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Carlos Garciak, eskolekin bildu ostean. Azaldu zuenez, halaber, aurten ez da lehiaketarik egingo kostaldeen zerbitzuak eskatu bezala. Ezarritako epeek lehiaketa galarazten dutela dio Garciak eta kostaldeko zerbitzuak banatzen duela hondartza. Hori horrela, orain arte jardun izan dutenk, ibiliko dira 2024 udan ere.Sozialistak gaineratu zuenez, Zurriola Ocean Center irekiko dute 2024ko udan , eta surf sektorea babes zibilaren parte izatera pasatuko dira.