16 urtez azpiko Espainiako belar hockey txapelketa egingo da Donostian martxoaren hasieran
Otsailaren 29tik martxoaren 3ra, Donostiak gizonezkoen eta emakumezkoen selekzio autonomikoen arteko 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa hartuko du. Guztira 21 selekzio izango dira, eta azken urteetan maila hauetan parte hartze handiena izango duen txapelketa da. Emakumezkoetan hamar selekziok hartuko dute parte: Euskadi, Katalunia, Kantabria, Madril, Andaluzia, Galizia, Valentzia, Asturias, Kanariak eta Aragoi. Gizonezkoetan, berriz, berdinak izango dira, Murtziakoaz gain.
Egun horietan, 45 partida jokatuko dira bi instalaziotan: Donostiako Atletikoren zelaian, Bera Beran, eta Zubietako udal zelai berrian, hipodromoko aparkalekuaren ondoan; azken horrek, gainera, martxoaren 3an hartuko ditu finalak.
Instalazio berria jasotzen duen lehen txapelketa handia izango da, non emakumezkoen Realak Ohorezko A Mailan jokatzen dituen partidak. 500 ikuslerentzako harmailak eta kirolarientzako erosotasun guztiak dituen eremua da, eta gaur egun, estatu osoan dagoen “instalaziorik onenetakoa” dela azaldu du udalak.