Alerta laranja jarriko dute eguerditik aurrera, olatuengatik
Olatuak Pasealeku Berrian. Joseba Parron Babes zibilak jakinarazi duenez, 14:00etatik aurrera alerta laranja ezarriko dute olatuak direla eta. Ondorioz, pasealeku Berria itxi egingo da, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Era berean, Leizaola pasealekua (Zurriolako espigoia) eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxi egingo dira.
Neurri hauek astelehenera arte indarrean egongo dira.


