Bulebarreko McDonald's-ari pintura gorria bota diote, Palestinarekin elkartasunez
Hainbat gaztek bulebarreko McDonald’s frankiziari pintura gorria bota diote gaur goizean, “Israel Boikot” pintaketa egin duten bitartean.
McDonald’s multinazionalari boikota egiteko eskatu dute Palestinaren aldeko eragileek, Israelekin dituen harremanak direla eta. Gazaren kontrako erasoa hasi zutenean, Israelgo McDonald’s-ek soldadu israeldarrei jatorduak doan emango zizkiola adierazi zuen. Horren ondorioz, mundu osoan izan dira frankizien kontrako erasoak, eta ugari izan dira ixtera behartu dituzten sukurtsalak.
Igandean manifestazioa antolatu du BDZ kolektiboak Palestinaren alde, Konplizitaterik ez! Israeli boikota lelopean. 12:30ean irtengo da bulebarretik.