1.000 bat atleta beterano lehiatuko dira asteburuan belodromoan

35. Espainiako Short Track Master Txapelketa antolatu du Gipuzkoako Atletismo Federazioak Donostiako Antonio Elorza Udal Belodromoan astebururako, Donostia Kirolaren laguntzarekin. Ostiralean hasi (hilak 1) eta igandean bukatuko da (hilak 3), eta ia 1.000 atleta beteranok hartuko dute parte. 35 urtetik gorako atletak izango dira guztiak, adin tartearen araberako kategorietan banatuta egongo dira: 35+, 40+, 45+, eta abar. Ostiral arratsaldean, larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta igande goizean izango dira txapelketako jardunaldiak
Espainiako Estatu osoko atleta beteranoak etorriko dira txapelketara, eta baita Donostiako eta inguruko hainbat ere: Jon Arzubialde, Susana Ruiz, Kamel Ziani, Jose Maria Zabala eta Cesar Perez, besteak beste. Belodromora sartzeko sarrera doakoa izango da.