Amaia Monteroren muralak San Telmo museoan gordeko dituzte
Amaia Monteroren erretratuek hilabeteak pasa dituzte Parte Zaharreko Bilintx kalean, Antzoki Zaharraren atzealdean. LKN artista nafarrak lehenik, eta Valladolideko Gaspar Frances artistak, ondoren, abeslari irundarraren omenezko muralak jarri zituzten, 2023ko abuztuan eta urrian, hurrenez hurren. Inguruko bizilagunen harridurarako, turista askoren erromesaldiak eragin zituzten bi kartelak, duela parte hilabete kendu zituzten arte.
Vocento taldeko egunkariak jasotakoaren arabera, muralaren zati batzuk galdu dira prozesuan, pieza osorik askatzea ezinezko izan zelako. Antza denez, prozesu horretan aditu diren teknikariek kendu zituzten obrak, eta pausoz pauso dokumentatu dute lekualdaketa. Egun, material grafiko guztia San Telmoko artxiboan dute gordeta, baina ez da aurreikusten erakusgai jartzea.