Neska pilotarien eskuzko bosgarren topaketa egin dute asteburuan
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, neska pilotarien eskuzko bosgarren topaketa egin dute asteburuan. Igandean goizean, zehazki, benjamin, kimu eta haur kategorietako 40 lagun inguru bertaratu ziren. Donostiako Atano III.a pilotalekuan egin zuten eskola kirolaren egitarauaren barruan txertatzen den topaketa. “Giro ederrean”, esku pilotan trebatu eta ikasten jarraitzeko parada izan zuten bertaratu zirenek.
09:30ean hasi ziren saioa. Jokatzen lehenak, errendimenduko haurren kategoriakoak izan ziren. Zortzi jokalariak ordubetez ibili ziren norgehiagokan, benjaminen kategoriako hamalau kirolariek lekukoa hartu zieten arte. Horren ondotik, 11:30etik 12:30era, parte harte kategoriako kimuak eta infantilen saioa izan duten 13 pilotariekin. 12:30etik 13:30era, berriz, errendimenduko kimuena txanda izan zen.
Hainbat klubetako neska pilotariek hartu zuten parte: Abantzu (Zestoa), Albiztur, Alde Zaharra (Donostia), Aloña Mendi (Oñati), Ataun, Azkoitia, Behar Zana (Amasa-Villabona), Bergara, Eple (Errenteria), Gaztelupe (Zaldibia), Ilunpe (Azpeitia), Intxurre (Alegia), Intza (Lasarte-Oria), Lagunak (Elgoibar), Lapke (Lazkao), Mundarro (Astigarraga), Murumendi (Beasain), Oiarpe (Oiartzun), Pagazpe (Usurbil) eta Ziotza (Zizurkil).