Atxilotu dute ihes eginda zegoen Santi Cocaren kasuko auzipetua
Santi Coca gaztearen heriotzaren kasuan auzipetutako eta ihes eginda zegoen pertsona atxilotu dute Frantziako Estatuan, EFE albiste agentziak argitaratutako informazioaren arabera. Urtarrilean atera zen Cocaren kasuko epaia, eta auzipetutako gazteetako bati hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Gipuzkoako Auzitegiak.
Beste lau auzipetu zeuden, eta laurak absolbitu zituzten; seigarren auzipetua ihes eginda zegoena da, eta, beraz, aurreikusten da orain epaituko dutela. Joan den urteko otsailean ezarri zuten orain atxilotu duten gaztearen atxiloketa agindua, epaitegian bere burua aurkezteko betebeharra betetzen ari ez zela baieztatu ostean. Coca 2019an hil zen, Nautikoko diskoetxearen ondoan jipoi bat jasan ostean.