Erdialdeko Izarraitz tabernak irabazi du Gipuzkoako Patata Tortilla Txapelketa
Lurraldeko lehen txapelketaren irabazlea izan da Erdialdeko Izarraitz taberna, eta Euskadiko Txapelketako finalerako sailkatu da.
Epaimahaian izan dira, besteak beste, Hilario Arbelaitz, Pedro Subijana sukaldaria, Roberto Ruiz (Hika) Pablo Loureiro (Urola Etxea), Carlos Olabuenaga (Tizona, Logroño), Aitor Lexartza (TortiBilbo), Rafael García Santos, Josema Azpeitia Ondojaneko koordinatzailea eta Paloma Enriquez Cebanc enpresako zuzendari komertziala. Banatutako diplomen bitartez, halaber, erakundeak Donostiako Antonio taberna omendu du; izan ere, 30 urte baino gehiago daramatza patata tortillaren erreferente gisa.