'Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+' jardunaldiak, Tabakaleran
Gaur eta bihar artean jardunaldiak antolatu dituzte Tabakaleran, euskal panoraman eta musika klasikoan zentratuaz egun bakoitzean.
Musika Bulegoak Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ jardunaldiak antolatu ditu bigarrenez, gaur, otsailak 29, eta bihar, martxoaren 1ean. Jardunaldien helburua LGTBIQ+ kolektiboko sortzaile eta profesionalak ikusaraztea eta musika sektorean duten egoera aztertzea da.
Topaketa honetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta, bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko hausnarketa egingo da, eta LGTBIQ+ zirkuituak edo kolektibo honetako profesionalek ibilbidea garatzeko dituzten erronkak bezalako gaiak jorratuko dira.
Ekitaldia Tabakalera kulturguneko Z Aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean ospatuko da, eta bi jardunalditan banatuko da. Lehenengoa, ostegunean 17:00etatik aurrera, musikaren tendentzia berriak izango ditu ardatz da eta “izaera performatiboagoa” hartuko du arratsaldeak aurrera egin ahala. Ander Prolek euskal musikan dagoen aniztasun sexualaren analisia egingo du, eta Anouar Merabetek Euskal Herriko ballroom kulturari buruzko hitzaldia emango du. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da Kiltreo Oskuro eta Las Marikarmen taldeetako kideekin, Musika, nortasun ez-normatiboak eta disidentzia gaiaren inguruan. Azkenik, artista hauek kontzertu bat eskainiko dute Kutxa Fundazioa Kluba aretoan, Z Aretoaren ondoan.
Bigarren egunean, ostiralean, 17:30etatik aurrera, solasaldien eta eztabaida mahaien programari jarraipena emango zaio, baina LGTBIQ+ kolektiboaren eta musika klasikoaren arteko harremanean zentratuko da. Raquel Garcia-Tomas musikagile kataluniarrak Alexina B.-ren sortze eta estreinaldi prozesuaz hitz egingo du, Bartzelonako Gran Teatre del Liceun estreinatutako Herculine Barbini buruzko opera bat.
Ondoren, mahai-inguru batek emakumeek musika klasikoan duten egoera aztertuko du, hainbat arlotako ordezkariekin, hala nola interpretazioa, konposizioa eta hezkuntza. Arratsaldeari amaiera emateko, Adriana Viñuela sopranoak eta Elisa Rapado pianistak Orgullo y prejuicio: Identidades ocultas y amores camuflados en la canción lírica hitzaldi/kontzertua eskainiko dute.
Jarduera guztiek sarrera librea eta doakoa dute.
OSTEGUNA, MARTXOAK 29. Z ARETOA
17:00 Topaketaren aurkezpena
17:15 Hitzaldia: “Euskal musika eta aniztasun sexuala”
Ander Prol, marika, kazetaria eta sexu-hezitzailea (EUS)
18:30 Conferencia: “Cultura Ballroom”
Anouar Merabet, diziplina anitzeko artista eta Kiki House of Anunnaki-ren ama fundatzailea (ES/EUS)
19:30 Mahai-ingurua: “Música, identidades no-normativas y disidencia”
Victoria Sickness, Hipogrifa, Contámina Perpétua, Cachorro y Koraje Moderatzailea: Ander Prol (ES)
21:00 KONTZERTUA (Kutxa Fundazioa Kluba, ateen irekiera 20:30)
Kiltreo Oskuro
Las Marikarmen
OSTIRALA, MARTXOAK 1. Z ARETOA
17:30 Hitzaldia “Creación y estreno de Alexina B. en el Gran Teatre del Liceu de Barcelona, una ópera sobre Herculine Barbin, la primera persona intersexual de la que conocemos sus memorias”
Raquel García-Tomás, musikagilea (ES)
18:30 Mahai-ingurua “Las mujeres en la música clásica”
Elisa Rapado, Raquel García-Tomás, Miren Iñarga
Moderatzailea: Mikel Chamizo (ES)
19:45 KONTZERTUA
Adriana Viñuela, sopranoa
Elisa Rapado, pianoa
“Orgullo y prejuicio: Identidades ocultas y amores camuflados en la canción lírica”
García-Tomásen bi arien estreinuarekin eta Schubert, Warlock, Sommer, Smyth, Lorca, Prieto, Guridi eta beste musikagileen lanekin.