Zuhaitz landaketa egingo du Añorgan Haritzaldek
Añorgako Errekatxulo erreka duela gutxi berritu dute, eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak zuhaitz landaketa bat antolatu du han, eremua lehengoratzeko. Igande honetan izango da landaketa, eta edonor joan daiteke; 10:30ean gelditu dira, Porcelanosaren aparkalekuan.
Haritzaldek zuhaitz landaketa asko egin ohi ditu Donostiako zein inguruko eremuetan, eta 7.000 zuhaitz baino gehiago landatu dituzte azken 30 urteotan. Berriki, IRUTXULOKO HITZAk Haritzalderekin elkarlanean antolatu zuen Altzako Auditz Akular eremuan, eta 200 zuhaitz baino gehiago landatu zituzten bertaratutakoek.