Donostiarako AP-8ko 19. irteera itxita egongo da ostegun gauean
AP-8 errepideko Urumeako zubibidearen zorua birgaitzeko obren barruan, ostegun gauean, martxoak 7, aglomeratu berria zabalduko dute 19. irteeraren parean, Bilborako noranzkoan.
Hori dela eta, Donostiarako 19. irteera eta A-15 errepidearekiko lotura ere egiten duena, itxita egongo da 22:00etatik 05:00etara. Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, alternatiba gisa, A-15 errepidetik Iruñerako noranzkoan doazen erabiltzaileek autobidetik jarraitu beharko dute Lasarte-Oriako 24. irteeraraino. Helmuga Donostia dutenek 0 irteera erabili ahal izango dute eta GI-20 errepidetik jarraitu.