Xabi Prieto Realaren ordezkari instituzionala izango da
Realak bere historiako izarretako bat du bueltan. Izan ere, Xabi Prieto, etxe zuri urdinera bueltatu da, zelaietatik erretiratu eta bost urtera. Oraingo honetan, baina, klubeko ordezkari instituzional gisa arituko da. Realak azaldu duenez, bere eginkizuna klubeko arlo guztiei laguntza ematea izango da. Hala, askotariko negozio unitateen estrategiak babestuko ditu; nazioartekotzea edo klubaren babesleekiko harremana, besteak beste.
Era berean, fundazioaren gizarte eremutik egiten ari diren programa eta jardueretan ere hartuko du parte, baita klubaren ordezkaritza instituzionalean ere. Klubak azaldu duenez, funtzionalki Presidentziaren arloan kokatuko da.
Taldeko izarra
Talde zuri urdina Prietoren bigarren etxea izan da denbora luzez. Hamabost urte igaro zituen Realan eta historian zehar elastiko txuri urdinarekin 500 partida ofizial baino gehiago jokatu dituen bost jokalarietako bat. Zehazki, 532. Bizitza osoa Realeko futbolari gisa egin ostean, erdilari donostiarra 34 urterekin erretiratu zen, 2017-2018 denboraldia amaitzerakoan.