Giro ezin hobean ospatu dute Egialai elkartearen lehen urteurrena
Duela urtebete sortu zuten Egialai Euskal pilota elkartea eta urteurrenarekin bat egin dute lehen ospakizun handia. Kirola eta musika lagun, adin tarte guztietarako jarduerak eskaini dituzte egun osoan zehar. Goizean, haurrentzako jolasak antolatu dituzte Antxeta Ttan Ttakun elkartearekin batera. Haurrak jolasean ari zirela, hasi dira helduak jokatzen ere, 11:00etatik aurrera abiatu baitituzte pala partidak. Emakumeak* goman eta teniseko pilotaren kategorian aritu dira. Gizonak, berriz, goman bakarrik, eta horiez gain, lehiaketa mistoa ere antolatu dute.
Elastikoak izerditu ondoren iritsi da musikaz gozatzeko unea. Bazkaltzeko orduaren atarian, Pelax taldeak bere azken diskoa aurkeztu du dozenaka lagunen gozamenerako. Horren ondotik, 14:30ean, babarrun jana egin dute Egiako Arrano elkartean, eta arratsaldean lehia gailendu da berriz, pala finalekin. Txapelketak amaituta, festa giroa berreskuratu dute, txarangaren konpainian ibili baitira auzotik.
Jarraian, egunean zehar egindako argazkiak: