Batzar irekia egingo dute asteazkenean Parte Zaharreko bizilagunek, Kresala elkartean
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak antolatuta, bihar, martxoak 13, Parte Zaharreko bizilagunek batzar irekia egingo dute Kresala elkartean. 19:00etan izango da, eta ondorengo gaiei buruzko informazioa emango dute: auzoko suteak, Bretxaren egungo egoera eta Mugikortasun Plan berriaren eta Emisio Gutxiko Eremuaren proposamena.
Auzo elkarteak bizilagun guztiak gonbidatu du batzar ireki horretan parte hartzera.