Katalin Erauso zentroko kanpoko arotzeria ordezkatzeko proiektua onartu du udalak
Amara Berriko Katalin Erauso ikastetxearen kanpoko arotzeria ordezkatzeko egikaritze proiektua onartu du udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Burutzeko epea bi hilabetekoa da eta aurrekontua 102.214 eurokoa.
Udalak azaldu duenez, “kanpoko arotzeria ordezteko beharra hauteman da, eraikin osoan segurtasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko. Gela eta bulego guztietako leihoak eta jangela kanpoko patioarekin lotzen duen atea ordeztuko dira. Leihoek metalezko profilak dituzte, beira sinplearekin, eta tarteek ez dute pertsianarik. Zahartzen ari direnez, leiho horiek ez dira behar bezala egokitzen, eta, beraz, neguan zarata eta hotza pasatzen dira, eta udan beroa. Horrek guztiak deserosotasun nabarmena ematen die erabiltzaileei, eta, aldi berean, isolamendu eskasa dago eta berokuntzaren kostua handitzen da”.