Moyua enpresak egingo ditu Marruseko baratzeen berregokitze lanak
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Construcciones Moyua, S.L. enpresari adjudikatzea Altzako Marrus eremuko baratzeak berregokitzeko bigarren faseko proiektuaren lanen kontratua. Hiru hilabeteko egikaritze epea izango dute lanek, eta 230.732 euroko aurrekontua.
Proiektuaren xedea da kutsatutako eremua estaltzea eta eremua egokitzea. Jarduketa horiek proposatzen dute kaltetutako eremua garbitzea, dagoen lurraren gainean xafla geotextil bat jartzea, haren azpian dagoen arriskuaz ohartarazteko. Xafla horri metro bateko lur garbizko geruza bat gehituko zaio gainean. Gogoratu behar da eremu hori amiantoak kutsatu zuela, eta horren harira egiten ari direla lanok.