2025-2026ko ikasturtean osatuko dute Santa Teresa, Larramendi eta Jesuitinak ikastetxeen bateratzea
Iazko maiatzean egin zen publiko Donostiako Santa Teresa, Larramendi eta Jesuitinak ikastetxe kristauak bateratzekoak zirela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialak gaur egin du ofizial erabakia, Jokin Bildarraitz Hezkuntza sailburuaren izenean.
Ikasle faltagatik egingo dute bateratzea, eta Santa Teresaren azpiegituran integratuko dira Jesuitinak eta Larramendi. Integrazio prozesua egungo ikasturtearen hasieran hasi zen —2023ko irailean—, haur hezkuntzako lehenengo zikloa eta bigarren zikloko lehenengo maila emateari utzi baitzuten orduan Jesuitinak eta Larramendi ikastetxeek.
Hala ere, oraindik beste bi pauso eman behar dituzte. Lehenik, 2024ko irailaren 1ean, haur hezkuntzako bigarren zikloko bigarren eta hirugarren mailak eta lehen hezkuntza emateari utziko diote bi ikastetxe horiek. Eta, bigarrenik, 2025eko irailaren 1ean, bigarren hezkuntza emateari utziko diote (DBH eta Batxilergoa).
Horrela, 2025-2026ko ikasturtea Santa Teresan erabat integratuta hasiko dute Jesuitinak eta Larramendi ikastetxeetara joatekoak ziren haurrek.