Kalapiek hainbat ikastaro antolatu ditu bizikletan ibiltzen ikasteko
Kalapiek bizikletan ibiltzen ikasteko hainbat ikastaro antolatu ditu aurten ere. Ikastaroak helduentzat dira, bai inoiz ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat, eta baita bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi ziotenentzat ere.
Ikastaroak mi mailatan banatuko dituzte: bata bizikletan inoiz ibili ez direnentzat (0 maila, hasiberria), eta bestea lehen pedalkadak eman dituztenentzat, baina trebezia eta segurtasuna berreskuratzeko laguntza eta eremu mugatu bat behar dutenentzat (1. maila, erabilera eta trebetasuna). Ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko lau saio ditu.
Ikastaroak data hauetan egingo dira:
Apirileko ikastaroa: 13 larunbata, 14 igandea, 20 larunbata eta 21 igandea (0 mailako txanda: 10:00etatik 11:30era; 1. mailako txanda: 12:00etatik 13:30era). Maiatzeko ikastaroa: 21 asteartea, 23 osteguna, 28 asteartea, 30 osteguna (0 mailako txanda: 17:30etik 19:00etara; 1. mailako txanda: 19:15etik 20:45era) eta urriko ikastaroa: 5 larunbata, 6 igandea, 12 larunbata eta 13 igandea (0 mailako txanda: 10:00etatik 11:30era; 1. mailako txanda: 12:00etatik 13:30era).
Ikastaroetan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira, eta izena emateko inprimaki hau bete behar da.