polizia indarkeria
Aske antolakundeak poliziaren indarkeriaren inguruko hitzaldia egingo du astelehenean
Poliziaren indarkeria hizketagai izango dute astelehenean, hilak 18, Parte Zaharreko Arrano Beltza Euskaltokian, 18:30ean. Aske antolakundeak afera mahai gaineratu nahi du, azaldu dutenez, “azken egunotan hamaika izan baitira poliziaren bortizkeria agerian utzi dituzten jazarpen kasuak”. Polizia indarkeria kasu horiek, hain zuzen, “eztabaida” piztu dute gizartean eta, hori horrela, gaiaz luze eta zabal hitz egiteko parada zabaldu nahi dute: “Batzuk poliziaren jarrera justifikatzen ari dira, besteak aldiz, poliziaren demokratizazio bat aldarrikatzen”.
Aske antolakundean, baina, “poliziaren errepresioa pairatzen eta salatzen” jarraitzeko, beste “alternatiba” batzuk proposatzen dituztela diote: “Izan ere, polizia, sistema kapitalistaren baitan beti egongo da herri langilea zapaltzera bideratuta bere dominazio sistema mantentzeko”.