«Estatuen erreforma autoritarioa» izango du aztergai Kontseilu Sozialistak larunbateko jardunaldietan
10:00etan Estatuen erreforma autoritarioa eta langileon eskubide politikoen aldeko borroka hitzaldia eskainiko dute Loiolako Udal Pilotalekuan. 12:30ean bi hitzaldi izango dira: Inperialismoa, gerra eta genozidioa: joko-zelai kapitalistaren konfigurazio berria Egiako Zentro Sozialistan, eat Krisi kapitalista eta faxismoa klase ertain nazionalen gainbehera perspektiban, Loiolako frontoian.
Arratsaldean, mahai-ingurua antolatu dute Loiolako frontoian: Parlamentarismoa, hauteskunde zikloa eta estatuen erreforma izenburupean. Horren ostean, 19:30ean, Gipuzkoa plazatik abiatuta Estatuaren indarkeriari eta errepresioari aurre egin lelopean manifestazioa egingo dute. Kontseiluak salatu duenez, “azken asteotako gertakariek agerian uzten dute poliziaren eta, oro har, estatu kapitalistaren egiazko izaera”, alegia, langile klasea “otzan” bilakatzeka.
Manifestazioaren ostean, Hiuzz, Borla eta Berandu Baino Lehen rock taldeen kontzertuak izango dira Zentro Sozialistan.