'Tolesdurak' lanarekin hasiko da Poesialdia
Bost egunez egingo dute Poesialdia jaialdia, hilaren 18tik 22ra.
Ostegunean (hilak 21) ospatuko da Poesiaren Nazioarteko Eguna, eta, horren bueltan, Poesialdia antolatu du Donostia Kulturak seigarrenez Donostian. Gaurtik (hilak 18) ostiralera egingo dute jaialdia, eta poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu dituzte, hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Fernando Aranburu, Mikel Arruabarrena, Mari Luz Esteban, Goizalde Landabaso, Xabier Zeberio, Juan Manuel Uria eta Angel Unzu.
Horrela, honakoa da jaialdiaren egitaraua —ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa izan ezik, 12:00etan abiatuko dena—:
- Martxoak 18: Tolesdurak. Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberio. Victoria Eugenia Klub aretoa. Euskaraz.
- Martxoak 19: Impromptu. Juan Manuel Uria eta Angel Unzu. Aurkezlea: Sihara Nuño. Ernest Lluch Kultur Etxea. Gaztelaniaz. Saio hau izen bereko erakusketarekin lotuta dago.
- Martxoak 20. Haragizko erreformak. Mari Luz Esteban. Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 21: VII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa: sari banaketa. Liburutegi Nagusia (Mandasko Dukearen aretoa, Plaza Berria). Euskaraz.
- Martxoak 21: Olerkiaren txokoa + Musikene. Gonbidatua: Mikel Arruabarrena. Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia. Euskaraz eta gaztelaniaz.
- Martxoak 22: Sinfonía corporal. Fernando Aranburu. Aurkezlea: Roberto Herrero. Victoria Eugenia Klub. Gaztelaniaz.