Urrezko Kirol Txartela eman die udalak Donostiako kirolari garrantzitsuenei

Donostia Kirolak Urrezko Kirol Txartela eman die 2023an beren kirol modalitateetan gehien nabarmendu diren hiriko kirolariei. Sari honek barne hartzen du Kirol Txartelaren harpidetza doan 2024an kirolari guztientzat. Ekitaldia Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin zuten atzo.
Aurten 64 txartel eman zaizkie estatuko txapelketetan podiumera iritsi diren edo Europako edo Munduko txapelketetan parte hartu duten banakako 61 kirolariri, eta hiru Espainiako edo Kopako txapeldunen titulua lortu duten edo euren modalitateko maila goreneko liga lehenengo postuan amaitu duten taldeei.
Guztira, 25 kirol modalitate jasotzen dira donostiarrek arrakasta lortu duten kirol modalitateen zerrendan.
Aurten ere, emakumezko kirolarien eta taldeen presentzia handia nabarmendu da. Izan ere, aurten, banakako kirolarien eta saritutako taldeetako kideen artean, Donostiako kirolari garrantzitsuenen zerrendaren %61 osatzen dute emakumeek.