Abisu horia jarri dute haize bolada handiengatik
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astelehen honetarako, goizaldeko hirurak eta eguerdiko hamabiak bitartean. Hego-ekialdeko haize boladek orduko 80 kilometroko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren eremuetan. Haizeguneetan 100 kilometro orduko abiadura har dezakete.
Egunaren hasieran hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta goizak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira. Eguerdi inguruan haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta aldaketa etorriko da; zerua estali egingo da, zaparradak botako ditu eta tenperatura jaisten joango da. Ekaitza ere izan daiteke egunaren amaieran.